IKUS-ENTZUN

“Cronaca Familiare” pantailaratuko du Fas zineklubak

Zinematekako kide eta zinema kritikari J. Julian Bakedanok Cronaca Familiare (Valerio Zurlini, 1962, Italia) filma aurkeztuko du gaur Bilboko Fas zineklubaren baitan, El Carmen aretoan, 19:45ean.

Film poetikoa eta malenkoniaz betea da. Ezkortasuna islatzen du, giro dekadentean harrapatuta, eta aktoreen lana bikaina da, Marcello Mastroianni eta Jacques Perrin.

Fas zineklubaren arabera, “Vasco Pratoliniren nobelaren egokitzapen zirraragarria (da), aitorpen txikia jaso duen zuzendari batek egina. Italiaren historia hurbila filmera ekartzeko ausardia izan du, familia baten istorioa kontatuta. Bi anaia, Enrico eta Lorenzo, bereiz haziko dituzte ama hiltzen zaienean: bata amonarekin, giro apal batean, eta bestea familia aberats batean, eta bere buruaz baliatu behar duenean, ez da prest egongo; anaiarekin topo egiten duenean, hark lagundu ahal dio bere burua gainditzen”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button