LITERATURA

Miren Agur Meabek “Mikel Zarate” saria eskuratu du

Leire Bilbaok, Julen Gabiriak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak Miren Agur Meabek idatzitako Itsasoaren atea nobela 2020ko Mikel Zarate haur literatura sariaren hamaikagarren ekitaldiko irabazle izendatu dute. 3.000 euroko saria eskuratuko du idazleak. Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten sariketa hau, Lezamako seme eta euskal kulturako sortzaile eta bultzagile handi izandako Mikel Zarateren omenez.

Lehiatu diren hogeita bi lanen artean Itsasoaren atea izeneko istorio honek XIX. mendera eramango gaitu, “Atlantikoan kokaturiko Île Cormoran edo Ubarroien uharte asmaturiko batera, eta hor hainbat abentura kontatzen ditu: amodio debekatuak, pasadizo sekretuak, ihes egindako espetxeratuak, iragarletzaren dohaina duten andrazkoak, gorrotoak eta misterioak… Literatura erromantikoaren gustua dakarkiguten motibo eta gaiak, azken batean. Kontakizunaren hari guztiak bikain josteko abilezia azpimarratu du epaimahaiak, eta hizkuntza jori, dotore eta adierazkorra.”

Miren Agur Meabe lekeitiarra prestigio handiko egilea da, sari ugari irabazitakoa, bai helduentzat bai haurrentzat. Bere azken liburuak Hezurren erretura eta Begiak zerumugan izan dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button