BESTELAKOAK

Mintza Eguna izango da Santurtzin

Ekainaren 2an, larunbata, Euskal Herri osoko mintzalagunen jaia egingo dute Santurtzin. Horretarako, egun osoko egitarau oparoa atondu dute Topaguneak, Bai Esan Santurtzin Euskaraz elkarteak eta AEK-k Mintza Egunak.

Topaguneak jakinarazi duenez, “mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duten berbalagun, mintzakide, mintzalagun eta solaskide guztiek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko aukera da Mintza Eguna”. Nobedade gisa, aurten ume eta gurasoentzako jolasak egongo dira estreinakoz.

Honatx egitaraua zehaztasun guztiekin: 11:00etan, harrera eta hamaiketakoa, portuan; 12:00etan, ibilaldi gidatua eta ume eta gurasoentzako jolasak; 13:30ean, Berba Kalejira; 14:30ean, bazkaria Gernika Parkean; 16:30ean, sari banaketa eta bertsolariak; 17:00etan, erromeria Aldats taldearekin, eta azkenik, 20:00etan, kantu eta triki poteoa.

Ekitaldiarekin loturiko informazio gehiago jasotzeko sartu topagunea.org webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu