ARTEA

"Miloko Venus" eskultura aztertuko dute Bilboko Berreginen museoan

Miloko Venus eskultura izango da, Bilboko Berreginen Museoaren pieza garrantzitsuenak hobeto ezagutzera bideraturiko Artelana bere testuinguruan zikloaren protagonista, ostegunean, apirilaren 29an.

Egitarauaren helburua, ikusleak artera hurbiltzea da, eskulturak aztertu eta aztertutako artelan horiek museoan dauden gainerakoekin bisiten bitartez erlazionatzea. Kasu bakoitzean museoan erakusgai dagoen pieza bat aukeratzen da, eta artearen zein historiaren ikuspegitik aztertzen da. Hitzaldiak doakoak izango dira, eta hilabete bakoitzeko azken ostegunetan, arratsaldeko 18:00etan, eskainiko dira.

Ostegun honetarako aukeratu den artelana Miloko Venus eskultura da, Meloseko Afrodita izenez ere ezagutzen dena, garai heleniarreko estatua esanguratsuenetakoa. Jatorrizko artelana Parisko Louvreko Museoan dago.

Inguru hartako nekazari batek 1820an eskultura aurkitu zuenetik, artelana edertasun unibertsalaren ikono bilakatu da, eta, horrez gain, eskulturari buruzko eztabaida asko sortu dira. Badirudi eskultura garai heleniarreko birsortze atikoaren garaikoa izatea, eta, hau bezala, Meloseko uhartean agertu zen Poseidonen irudi handiarekin erlazionatuta dagoela.

Hitzaldiaren ondoren Cnidoko Venus, gaiari dagokionez Meloseko Afrodita-rekin erlazionatuta dagoen artelana, eta Espinarioa, museoan kontserbatzen den pieza neoatikoetako bat, ere aztertuko dira.

MBN COMUNICACIÓN-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button