MUSIKA

Mila soka eta “Mila Musika Haria”

Ostiralean, azaroak 22, harizko musika tresnen inguruko kontzertuak biltzen dituen Mila Musika Haria ekimenaren hamargarren edizioa abian jarriko du Bilboko Udalak. Ekimenak bost kontzertu jasoko ditu, azaroaren 22, 23, 28, 29 eta 30ean, Bertendona institutuan, 19:30etik aurrera. Edizio honetan biolina, banjoa eta gitarra modalitate desberdinak entzun ahal izango dira.

Egitaraua ostiral honetan hasiko da Pablo Romero Luis Trío taldearen Desnudas de palabras ikuskizunarekin. “Hari gidaria gitarra espainiarra duen proiektuak musika klasikotik, flamenkotik, musika herrikoitik eta jazzetik edaten du”. Bigarren kontzertua larunbatean izango da, oso ezaguna den Dotze Contes Trío! taldearen Amerikan Roots ikuskizunarekin. Proiektuak banjoa, old-time musika, bluegrass-a edo kajuna, besteak beste, biltzen ditu.

Azaroaren 28an Peter Abelsen eta Rusted proiektuaren txanda izango da, 60ko eta 70eko musika banda handiei eskainitako omenaldia: Beatles, Pink Floyd, Supertramp, Crosby, Stills, Nash & Young…  Azaroaren 29an, ibilbide profesional luzea duen Heiko Bloemers fingerstyle gitarra jotzaileak eta Oscar Jareño perkusio jotzaile eta abeslariak Articulations aurkeztuko dute, “energiaz eta pasioz betetako kontzertua”.

Mila Musika Haria egitaraua azaroaren 30ean amaituko da, David Regueiro Trío taldearen kontzertuarekin. Estatuko gypsy jazz gitarra jotzaile garrantzitsuenetakoa da bera. Kontzertu horretan, hirukotearekin batera Rares Morarescu bilduko da, mundu osoko swing biolin jotzaile onenetakoa dena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button