EMAKUMEA

Emakumeentzako Ahalduntze Eskolako tailerretan izena emateko epea zabalik, Irunen

Irungo Udaleko Berdintasun Zerbitzuak Emakumeentzako Ahalduntze Eskolak ikasturte berri honetan abiarazitako jardueren eskaintza berria aurkeztuko du.

Autodefentsa feminista, Nire botere lekua, Emakume burujabetuak eta Zure osasuna elika ezazu izango dira aurtengo programa osatzen duten tailerrak, eta tailer guztiek emakumea ahalduntzea izango dute helburu, balio pertsonalak indartuz, hala nola, auto-estimua, ahalduntzea edo emakumeen arteko lankidetzaren bitartez.

Miren Echeveste Berdintasunerako ordezkariak adierazi du inoiz baino beharrezkoagoak direla horrelako tailerrak emakumearen ahalduntzea sustatzeko: “Aurten, ahalduntze-eskolak jauzi kualitatibo eta kuantitatibo handia emango du, 2023rako aurrekontuetan eta Emakumeen Etxea lehenbailehen irekitzearen esparruan islatutako bultzadari esker. Oraingoz, eskolako lau tailerrak hemen emango dira, Palmera Monteron, eta datorren ikasturtetik aurrera, eskaintza handitzea espero dugu, Emakumeen Etxea martxan dagoenean. Aurreko deialdian oso harrera ona izan genuen, aurrekoetan baino askoz hobea, eta oraingo honetan ere ikastaroak betetzeko eta ikasgelak banatzeko aukera izatea espero dugu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button