IKUS-ENTZUN

Mila film baino gehiago jaso ditu aurtengo FANT zinemaldiak

Maiatzaren 4tik 11ra egingo den Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren, FANT-en 24. edizioak mundu osotik bidalitako 1.056 film jaso ditu.

Berrikuntza gisa, FANTen hurrengo edizioak ekarpen ekonomikoa gehituko die film luzearen alorreko sariei. Horrela, Sekzio Ofizialeko Film Luze Hoberenak 3.500 euro jasoko ditu, eta Panorama Fantastiko Saileko Film Luze Hoberenak, 2.250 euro. Izan ere, “Panorama Fantastiko Saileko sarietara bideratzen diren ia 4.000 euroekin, berretsi egiten da zinemaldiak eta Bilboko Udalak zinegile gazteen lanaren alde egiten duten apustua”.

Horrez gain, Euskal FANT Laburrean Sekzioko Antzezpen Hoberena lehen aldiz sarituko duen Euskal Aktoreen Batasunaren sari berria ere emango da. Sari horren aukeraketa, Euskal Aktoreen Batasunak izendatutako epaimahaiaren esku egongo da.

FANTek Sekzio Ofizialerako epaimahaia osatuko duten pertsonak Joanes Urkixo idazle eta gidoilaria, Koldo Almandoz zinegile donostiarra, eta Janire Zurbano kazetaria, Cinemanía aldizkariko erredaktorea eta ohiko kolaboratzailea dira.
Panorama saileko epaimahaiari dagokionez, Daniel Romero zinegileak, Mentxu Sesar bideoklip, film labur eta dokumental zuzendariak, eta Vanesa Fernández Guerra, Doktore Ikus-entzunezko Komunikazioan eta ZINEBIko, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren zuzendari berriak osatuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu