IKUS-ENTZUN

“Mikrofilm Short Festibala” ez da aurten egingo

Plentziako Nazioarteko Metraje Laburreko Filmen Lehiaketa (Mikrofilm Short Festibala) uztailean egin ohi da. Orokorrean, maiatzean ixten zen lanak entregatzeko epea, baina aurten konorabirusak sorturiko egoerarengatik, bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek.

Dakikezuenez, noir generoko zein adarkatzeetako aginduen influentzia duten film laburrek parte hartu ahal dute: polizi-filma, neo-noirra, terrorea, komedia beltza, suspensea zein thrillerra.
Aurreko urtean, adibidez, uztailaren 26an eta 27an izan zen Plentzian, Maria Magdalena elizako atariko arkuan.

Egoera honen aurrean antolatzaileek honako komunikatua atera dute: “Gabon ohikoaren ordez Egun on esatearena komunikatu hau irakurtzeko trantze aspergarria pasatu nahi ez duenarentzat ohar txikia besterik ez da. Paragrafo honetatik harago irakurri nahi ez duzuenoi, lau hitz: bederatzigarren edizioa bertan behera.
Arratsalde eta gau ederretako jaialdia izan da Mikrofilm, ezagun zein ezezagunen arteko topaketa, urruntze araurik gabe eta modu erlaxatu batean tentsio onaz (gidoi on batek eragiten duenaz) elkarrekin gozatzeko sortua. Zoritxarrez, aurtengo tentsioa fikzioa alde batera utzi eta benetan izorratzera, banatzera eta suntsitzera etorri den Mikroorganismo batek jarri du, bai, paradoxikoki gu berrerosteko edo hobetzeko ere aukera eman diezagukeena, baina batek daki…
Azken eskaera bat. Behin komunikatua hau irakurrita eta kalera irten aurretik pasa zaitez komunetik, gogoratu 45 segundoan eskuak garbitzea, ez zaitzala nahasteak harrapa eta serieko Mikro-hiltzailearen konplizea bihurtu. Gaizkile ala polizia, zuk aukeratu. Hala eta guztiz ere, gustukoa izango duzu aukeraketa mota hau, bestela lehenengo paragrafoa bakarrik irakurriko zenukeen.
Laster arte kutsatu bat.”

Informazio osoa jaialdiaren webgunean irakur dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button