ESZENA

“Mikro Antzerkidxek” gaurtik aurrera, Bermeon

Irailaren 13tik aurrera, sei mikro antzerki-lan interesagarrirekin gozatzeko aukera izango da Bermeon. Lan laburrek 15 edo 20 minutuko iraupena izango dute, eta herriko zoko sekretuetan plazaratuko dituzte. Lan bakoitza hiru aldiz ikusi ahalko da publikoarekin harreman zuzena izateko.

Egingo diren antzerki lanak honakoak dituzue: Proyecto Hombroren, Herodes (Zehaztu gabeko denbora eta leku batean, ikus-entzuleak bi pertsona ezagutuko ditu. Horiek sufritzen, barre eta negar egiten, elkarri aurre egiten dioten bitartean, publikoak ez du jakingo negar edo barre egin); Erik Leal zuzendariaren Mundu berri bat (Norabide argirik ez duen autobus geltoki bat, bertan egoteko arrazoirik ez duen geltoki bat, eta autobusik hartzeko beharrik ez duen geltoki bat…); Pez Limbo taldearen Boxers (Dirua modu erraz batean irabaztea ahalbidetuko dioten isilpeko gorabehera baten murgilduta daude gizabanako bi); David Caiña zuzendariaren Sueño de una noche de poteo (Josuk ez duenean Ametsetako Neska ezagutzen, azken horrek beraiengandik urruntzeko mehatxua egiten du); Getari Etxegarairen Maitakale borroka (Kepa gau erromantiko hartarako prest zegoen. Neska hark perfektua zirudien,…); eta Pedro Fuentes zuzendariaren Que el talento te acompañe izenekoa.

Datu gehiago, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button