LITERATURA

Mikel Zubeldia eta Arrate Egañaren lan sarituak aurkeztu dituzte

Donostia Hiria saria jaso duten Mikel Zubeldiaren (Donostia, 1972) Marlboro gizona ipuin atalean, eta Arrate Egañaren (Errenteria, 1963) Egia antzerki atalean, aurkeztu dituzte gaur goizean Donostian. Biak ala biak Alberdania argitaletxeak plazaratu ditu.

Zubeldiaren lanak Marlboro Gizona liburuak izen bereko ipuina eta beste bi biltzen ditu. Liburuari izenburua ematen dion ipuinak figura biluzien erretratuak pintatzea obsesio duen Dora Maggo pintorearen istorioa kontatzen du. Leihotik so, pintoreak Marlboro gizona deskubrituko du eta hura pintatzen saiatuko da obsesiboki. Udal Zoologikoa eta Salomon Wingarten narrazioek osatzen dute liburuko trilogia.

Antzerki saria jaso zuen Arrate Egañaren Egia, halaber, egungo istorioa da, “gaur egun gertatzen da, besta giroan, mozorrotuen artean”. Izan ere, narrazioak Adela anderearen urtebetetze eguna kontatzen du. Lagun artean, haien terapeuta den Elsaren inguruan solastatuko dira. Antza, Egia izeneko taldea ere sartuta dago eta egi horren izenean sekretuak zabaltzen dituzte sarearen bitartez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button