ARTEA

“Expodistrito”, artea Bilboko auzoetan barrena

Expodistrito ekimenaren bidez, pintura-erakusketak zabaldu ohi dira Bilboko auzoetan barreiatutako hainbat Udaltegitan. Hala, apirilaren 14era arte, Jose Ignacio Sarasua, Ana Basarte, Jose Ramon Muro eta Mari Kruz Bravo Gasamanes pintoreen lanak ikus daitezke San Frantzisko, Errekalde, Otxarkoaga eta Begoña auzoetan, hurrenez hurren.

Jose Ignacio Sarasuak hauxe azaldu du bere lanaren harira: “Inpaktu bisuala dut gidari, eta hartara emana naiz, inolako aurreiritzirik gabe”. Ana Basarte pintoreak, bestalde, akuarela lantzen ditu, kaleetako une txikiak islatzeko.

Jose Ramon Murok, berriz, hiri-giro hiperrealisteak jorratzen ditu, eta horretako akrilikoa eta olioa nahasten ditu. Bere margolanak xehetasunez planifikatutako egitasmoak dira, argazkien antzekoak.

Azkenik, Mari Kruz Bravo Gasamanesek fantasia,ametsak eta antzeko osagai irrazionalak erabiltzen ditu. Hala, bere lanetan, errealitatea eta fikzioa uztartzen ditu, energia handiko obrak gauzatzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button