MUSIKA

Mikel Uraken eta Abereh musikariek Balmasedan joko dute bihar

Mikel Uraken eta Abereh bakarlariak Balmasedako Klaret Antzokian joko dute bihar, 20:00etatik aurrera. Mikel Uraken bilbotarrak Neguaren Ostean izenburuko lana aurkeztuko du; Balmasedako Abereh musikariak, berriz, Zaunka datoz arin diskoan bildutako kantuak zabalduko ditu.

Mikel Uraken (Bilbo, 1982) kantautoreak Neguaren ostean izenburuko diskoa aurkeztuko du. Grabazioan zazpi doinu berri bildu ditu Urakenek, guztira 42 minutu. Andoaingo Garate estudioetan grabatu du, analogikoki, eta Kaki Arkarazo teknikariaren zuzendaritzapean, eta Javi Letamendia musikari (El Inquilino Comunista, We Are Standard) eta teknikari bizkaitarrak ekoitzi du. Egun, bere bigarren lana grabatzen ari da, zeina 2018an argitaratuko den.

Bestalde, Estricalla taldeko kideak Erik Berganzaren egitasmoa da Abereh. Aurten, zazpi kantu akustiko bildu ditu Zaunka datoz arin diskoan. Lan hori Arrasateko Shot! estudioetan grabatu du Ander Barriusoren gidaritzapean. Indie-rock-etik edaten duten doinu akustikoak jorratzen ditu. Bere bandcamp webgunean jasotzen denez, “rock akustikoa, grunge akustikoa…. delakoa”. Musikariaren esanetan, “Bere hitzetan, “J Mascis, Lou Barlow, Kurt Vile, Califone, David Bazan, Jeremy Enigk, Brian Fallon, Chuck Ragan, Dinosaur Jr, Husker Dü… dezente entzun ondoren argia ikusi duten kantuak dira”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button