ESZENA

Azpeitiko “Euskal Antzerki Topaketak” proiektuen zain

Azpeitiko aurtengo Euskal Antzerki Topaketak azaroan egingo dira, eta orain, antolatzaileek proiektuak aurkezteko epea zabaldu dute. Apirilaren 23ra bitartean luzatuko da epe hori.

Azpeitiko Udal Kultura Sailak zabaldu Euskal Antzerki Topaketak aurkezteko proiektu berrietarako deialdia. Horretara aurkezteko Euskal Herriko taldea izatea eta antzezlana euskaraz izatea eskatzen da.

Aurkeztu behar den materiala honakoa da: obraren aurkezpena, sinopsia, laburpena, bai eta fitxa tekniko, artistikoa eta material grafikoa ere.

Aukeratzen diren antzezlanak azaroan zehar Euskal Antzerki Topaketen barnean taularatuko dira. Proiektuak modu elektronikoan aurkeztu behar dira Azpeitiko udaleko web-orrian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button