MUSIKA

Mikel Laboa gogoratuko eta txalotuko dute Baigorrin

2008an, Jazz'in College egitasmo beraren karietara antolatutako Itoiz Kantatuz kontzertuaren arrakastaren ondoren, Mikel Laboaren ekarpena ezagutarazteko eta gazteei helarazteko proposamena dator.

Badira orain 17 urte Denise Olhagaraik musika klaseak eskaintzen dituela Donibane-Garaziko La Citadelle eta Baigorriko Jean-Pujo kolegioetan: "Biziki aberatsa da Laboaren mundua deskubritzea. Francoren garaia ezagutu du. Bere ibilbidean, ideki da jazzari, musika garaikideari. Kantu herrikoia berpiztu du, oraiko olerkiak musikatu ditu eta euskaratu. Biziki idekia, abangoardista, musika esperimentalan eta sail anitzetan ari zan da. Denak bereganatu ditu, mundu guziak lotu. Arrakasta ukan du mugaz bi aldetan eta beste erresuma batzuetan. Ezagutu ditu Bob Dylan, Georges Brassens. Bai biziki zabala eta aberatsa da bere mundua."

Horrela, Lagunarte konpainiaren laguntzaz, 200 bat ikaslek Laboa gogoan kontzertuan abestuko dute ekainaren 11n Baigorriko Plaza Xoko aretoan. Lehen emanaldia 18:00etan izango da eta bigarrena 21:00etan. Donibane-Garaziko La Citadelle, Baigorriko Jean-Pujo, Hendaiako Irandatz eta Nafarroako Lekaroz-eko ikasleak dira kantuz arituko direnak.

EKE-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button