ARTEA

Artista gazteen lana ikusgarri egiteko, “Tetrapack”

Gazte Klik Klak argazki eta bideo lehiaketaren irabazleek egindako lanak Tetrapack 2022 programaren bidez jende ororengana hurbilduko dira.

Argazkigintzan, bideogintzan eta arte plastikoetan esperientzia handia duten profesionalen prestakuntza eta tutoretza prozesuaren ondoren, Tetrapack 2022 erakusketa kolektiboa abian da Amarika aretoan, ekainaren 26ra arte.

Ekimenaren helburua artista gazteen lana ikusgarri egitea da, esparru profesionalean sorkuntza artistikoa bultzatzea, eta zehazkiago, Gasteizko tokiko sektore artistikoan sartuz.

Bada, Tetrapack 2022 erakusketa martxan da, eta aurten aukeratutako egileen lanak (Laura Garcia, Jose Martínez, Ania Rio eta Patricia Rodriguez) Amarika aretoan dituzue ikusgai.

Jose Martinez artistaren proposamena Mueble da. Ania Riok bere aldetik Isilpean aurkeztu du. Laura Garciak Reflejos de empatía izenekoa presentatu du. Eta azkenik, Patricia Laisekak Felizmente marginados lana egin du.

Obra horien gaineko xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button