ARTEA

Mikel Belacorturen objektu mentalak ikusgai Bilbon

Mikel Belacortu eskultore eta grabatzaileak Objektu Mentala izeneko erakusketa paratu du Bilboko La Taller aretoan. Erakusketa zabalik egongo da abenduaren 2a bitarte.

Belacorturen lanetan hainbat material nahasten dira, batzuetan pieza karratuak, beste batzuetan zati urratuak, eta tarteka giza aurpegiak agertzen dira.

Iaz hainbat erakusketa egin zituen Belacortuk, Albacete, Bilbao, Arnuero, Gernika, Burgos eta Ferraran (Italia). 2010ean berriz, Argüeso (Kantabria), Orduña, Chamalieres (Frantziia), Santillana del Mar eta Bilbon erakutsi ditu bere lanak.

Horretaz gainera, sari asko jaso ditu bere karreran, hala nola, Orduñako III. Nazioarteko Grabatu Saria eta Hego Korean The 15th SPACE International Print Biennial-Seoul.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button