ESZENA

Antzerki post dramatiko baten kodeak

Gaur, Basauriko Social Antzokian, 20:00etatik aurrera, Badon opera ikusteko aukera egongo da. Egitasmo artistikoaren  xedea genealogia kulturala errebisatzea, zalantzan jartzea eta osatzea da. Horretarako, bestelako euskal kanona, plaza publikoa eta genealogia ahalbidetuko duen mundua edo agertokia asmatuko ditu, espekulazioa eta jolasaren bitartez.

Badon opera antzerki post dramatikoko kodeetan oinarrituta dago. Lau ekitalditan banatuta, 90 minutuko iraupena dauka guztira eta ikuskizunean baliabide bisualak erabiltzen dira, hala nola, argiak eta bideoa. Musika eta antzerki elementuek pisu nabarmena dute emanaldi osoan zehar, baina hauen nahasketaren emaitza ez da ohiko kontzertu bat, ezta antzerki bat ere, eta hortik datorkio Badon opera postdramatikoa izenburua.

Obra honek “kanonak aztertzen ditu, eta proposamen apurtzaile bat eszenatokira igotzea du helburu, oso bestelako etorkizun batekin jolasten duen bitartean. Adierazpen honek diziplina eta artista ezberdinen arteko zubi lana egiten du. Musikak, arte plastikoek, irudizko adierazpenek, antzerkiak, dantzak, euskal literaturak… lekua dute estiloen fusioan”.
Atrezzo iraunkorra, zero-zabor, inprobisazioa, lirika, antzinako koplak, formatu berriak, dantza…; hori guztia eta gehiago da Badon operaren unibertsoa.

Bertan parte hartzen duten artistak Marina Suarez, Ainara Gurrutxaga, Xanti Agirrezabala, eta Ohiana Vesga dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button