Nontzeberri

Mihisearen eta zuraren arteko elkarrizketa

Titulu horrekin abiatu dute Javier Morales eta Valentin Laca artistek, Ondarroako Udalaren Erakusketa Aretoan paratu duten erakusketa. Berrogei urte baino gehiagoko laguntasunaren ondoren, pinturaren eta eskulturaren zale hauek bat egitea erabaki dute beren lanak munduari aurkezteko.

Erakusketa honetan artearen bi mutur lotzen dira. Alde batetik, Valentin Lacaren esperientzia: artista profesional honek hiru hamarkada daramatza zura, mihisea era burdina bere bizi-esperientziaren katalizatzaile gisa erabiltzen. Beste aldetik, Javier Morales hasiberriaren ilusioa: marrazkiari lotutako bizitza igaro duen arren (izan ere, bere bizitza profesionalean kartografoa izan da) bere lanak lehen aldiz familiatik kanpoko begietara erakusten ditu.

Hala, esperientzia era zaletasuna batuta, bi lagun hauek erakusketa eklektiko bat aurkeztu dute: zurez landutako forma abstraktuetatik hasi eta mihisean irudikatutako Ondarroako txokoetako estanpa tradizionaletaraino.

Exit mobile version