LITERATURA

Miguel de Unamuno Saiakera Sariketaren deialdia

Datorren apirilaren 30ean amaituko da Bilboko Udalak Miguel de Unamuno Saiakera Sariketan lanak aurkezteko epea. Ekimena 1999. urtean ospatu zen lehen aldiz, Bilboko idazle, pentsalari eta filosofoa omentzeko, eta aurtengoa XXI. edizioa izango da.  Betiko lez, sariketak bi modalitate izango ditu: gaztelaniazkoa eta euskarazkoa. Biek 6.000 euroko saria izango dute, baita saritutako lanen argitalpena ere.

Lanak euskaraz eta gazteleraz aurkezten dituzten edozein nazionalitatetako saiakeragileek har dezakete parte. Saiakeren gaia librea da, baina ikusmolde sormenekoa eta ez akademikoa izan behar du. Lanek, aurretik saririk lortu bakoak eta argitaratu gabekoak izan behar dira, eta gutxienez 100 orriak izan behar dute.

Miguel de Unamuno XXI. Saiakera Sariketaren deialdian kontuan hartu beharreko baldintzak kontsultatzeko, hona hemen esteka.

2019an ospatutako XX. edizioan Xipri Arbelbide Mendiburu Iparraldeko apaiz, aditu, idazle eta kazetariarentzat izan zen sari nagusia, Oilarra Kukuruka lanagatik. Raul Rodriguez Ferrandizek jaso zuen gaztelaniazko saria Magias de la ficción (spoiler Warning!) izeneko lanagatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button