LITERATURA

Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren XVI. edizioa

Bizkaiko hiriburuan jaiotako Miguel de Unamuno idazle eta filosofoaren oroimenez, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, XVI. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deia zabaldu du. Lehiaketa honek 6.000 euroko sariak ditu bi modalitateetan (erdaraz eta euskaraz).

Lanak aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da, eta interesa izanez gero, adi honako baldintzei: Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten dituzten edozein nazionalitatetako saiakeragileei dago zabalik. Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu gabekoak eta aurretiaz saririk jaso gabekoak izango dira, eta 100 folioko luzera izango dute gutxienez.

Lanak Udalera bidali daitezke edo baita www.bilbao.net/unamunosaria helbidera ere.

Jurgi Kintanaren Azkue bilbotar ezezaguna lana izan zen  XV. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketaren irabazlea. Gaztelaniazkoan  Alberto Sucasas-ek idatzitako La shoah en Lévinas: Un eco inaudible.

Edizio horretan inoiz baino lan gehiago aurkeztu ziren: gaztelaniaz 93 eta euskaraz 7. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button