LITERATURA

“Miguel de Unamuno” saiakera saria abian

Bizkaiko hiriburuan jaiotako idazle eta filosofoaren oroimenez, Bilboko Udaleko Kultura Sailak XVII. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deia zabaldu du. Lehiaketa honek 6.000 euroko diru-sari bana ematen du bi modalitateetan (gaztelaniaz eta euskaraz). Jatorrizko lanak jasotzeko epea apirilaren 29an, amaituko da.

Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu gabeak eta aurretiaz saririk jaso gabeak izango dira, eta 100 folioko luzera izango dute gutxienez. Obrak paperezko euskarrian Udalera bidali daitezke edo baita www.bilbao.eus/unamunosaria Udaleko webguneko helbideetara ere. Webgune horretan sariketaren oinarriak kontsulta daitezke.

Iazko edizioan, euskarazko kategorian Joseba Gabilondo idazlea izan zen irabazlea, Globalizazioak eta erdi aro berria: diferentzien itzuleraz lanarengatik. Espainolez Encarna Alonso Valero irakaslea izan zen irabazlea Mujeres en vanguardia. Escritoras y artistas en la España de preguerra lanarekin.

Modalitate bakoitzak, euskarazkoak eta gaztelaniazkoak, 6.000 euro banatuko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button