ARTEA

“Micromundos a lo bestia” erakusketa, Beran

Uztailaren 8tik 31ra arte, Berako kultur etxean, Colectivo Cerdas-ek antolaturiko Micromundos a lo bestia erakusketa ikusi ahalko da.

Berako Kultur Batzordea eta Berako Udalak antolatuta, Maddi Irazoki, Pili Aguado, Natalia Albéniz, Aranezio, Mikel Escalera, Alex F, Luisa Jiménez, Amaia Marzabal, Noess, Blanca Quintana eta Angel R. Ganuza ilustratzaileek eginiko lanak ikusi ahalko dira Berako erakusketan.

Colectivo Cerdas Gasteizko ilustratzaile batzuek sortutako kolektiboa da. Bere helburua da “bere ingurunean ilustrazioan diharduten pertsonen lanak zabaltzea, lanbidearekiko errespetua sustatzea eta proiektu autogestionatu eta bertzelako jardueren bitartez sormena ustiatzea”.

Argibide gehiago: www.colectivocerdas.org

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button