MUSIKA

MICE eta Apalatxek Errenterian joko dute igandean

Hamalau hilabete eta gero, Errenteriako Oarsomusika elkartea kontzertuak egiten hasi da Niessen Kulturgunean. Hala, igandean, MICE eta Apalatxe arituko dira, 19:00etatik aurrera.

Miren Narbaiza musikariaren bakarkako egitasmoa berria da MICE. Iaz, estreinako lan homonimoa plazaratu zuen, bai eta kritika oso onak jaso ere. Joseba Baleztenak (Sexty Sexers, Joseba B. Lenoir, Sumisión City Blues) ekoitzia, tentsio handiko pasarteekin eta une intimoekin jositako lan plurala eta pertsonala da.

Oarsomusika elkartearen arabera, “zortzi kantu, zortziak bereziak, orain arte egindako bidetik ikasi duena eta erakusteko gogoz zegoena doinuetan jarri nahi izan du eibartarrak. Atmosfera ilunak, distortsioak, tempo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe, ahotsa denaren gidari eta Atala estudioko soinu sendo eta dotorea oinarrian duela, garai bateko lanek bezala, zintan jasoa”.

Apalatxe, berriz, Aritz Irastortzaren egitasmoa da, musika “intimoa eta lasaia” jotzeko. 2015ean, estreinako diskoa plazaratu zuen, Infinito, eta iaz, Amalgama argitaratu zuen. “Disko horretarako Mikel Abrego (bateria) eta Kaki Arkarazo (gitarra elektrikoa) izan zituen lagun”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button