MUSIKA

Micah P. Hinson eta Anarik Saran joko dute gaur

Micah P. Hinson eta Anarik Sarako Ihartze Artea etxean joko dute gaur, 19:30etik aurrera, Hegalaldia izeneko zikloaren baitan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “Biarritzeko Atabal eta EHZ jaialdia, USOPOP festibalarekin elkartuko dira kontzertu berezi bat eskaintzeko”.

“Tokiko musika eszenari indar berri bat eman eta ingurumen berriak ezagutzeko asmoz, EHZ eta Atabal 4 kontzertu berritzaile egiteko batu dira, 2015eko bukaeran hasi eta 2016eko urtean zehar”, gaineratu dute antolatzaileek.

Emanaldiaren harira, folk-rock doinuak nagusituko dira, Micah P. Hinson songwriter estatubatuarra bi eremu horietan aritzen baita. “Tradizioaren eta modernitate dotorearen artean, grazia nabarmenaren bitartez, bere musikak gutako bakoitza bere barneraino hunkitzen du”.

Anarik, berriz, Zure aurrekari penalak (Bidehuts) izenburuko lan berria aurkeztuko du, iaz plazaratutako. Irla izan plazaratu eta bost urtera. Lan berri honetan azkoitiarraren fraseatzeko modua, kantuen tempoa baina, beste gauza guztien gainetik, teklatu eta pianoen presentzia gailentzen da, Nick Caveren eraginez-edo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button