ESZENA

Mexikoko “sugandilak”, La Fundicionen

Mexikoko Lagartijas al sol konpainiak Montserrat obra taularatuko du, gaur, Bilboko La Fundicion aretoan, 21:00etan, emanaldia BAD jaialdiaren baitan egingo da.

Gabino Rodriguezek antzezlana sortu eta idatzi ez ezik, antzeztu ere egiten du: “Montserrat proiektuaren abiapuntua hau da: bizia eman zidan emakumea nor izan zen jakiteak eragiten didan ezinegona. Izan ere, haren izpi batzuk baino ez ditut eta ez dut lortzen oroitzapen bat sortzea. Badakit Mari´a Montserrat Gerardina Lines Molina izena zuela. Badakit Costa Rican jaio zela, aita Kataluniakoa eta ama Costa Ricakoa zuela. Ahizpa bakarra izan zuela badakit: Nuria. Badakit Mexikora bizitzera etorri zela. Badakit antropologoa izan zela. Badakit seme bakarra izan zuela. Badakit duela 20 urte baino gehiago desagertu zela. Ez dakit askoz ere gehiago”.

Lagartijas tiradas al sol taldea, bestalde, 2003an eratu zuten Luisa Pardok eta Gabino Rodriiguezek. Harrezkeroztik, lana eta bizitza uztartu dituzte, eta euren lanak makina bat herrialdetako jaialditan aurkeztu dira: Parisko Automne jaialdia, Bruselako Kunsten festival des arts, Vienako Festwochen,  edo Gironako La Temporada Alta, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button