ESZENA

Metrokoadroka sormen laborategia, Pabiloi 6 aretoan

Metrokoadroka sormen laborategiak Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek? antzezlana taularatuko du maiatzaren 17an eta 18an, 20:00etan, Bilboko Pabiloi 6 aretoan

Antzezlanean bost lagun agertzen dira gela batean: Jabi Barandiaran, Idoia Beratarbide, Ander Fernandez, Oier Guillan, eta Asier Sarasola aktoreak. Gertakizun krudeletan aurki daitekeen edertasuna izango dute aztergai, Bosniako gerra edo munduko edozein gatazka hizpide hartuta.

Metrokoadroka sormen laborategia 2008an sortu zen, metrokoadrobat ikuskizunaren prozesuan emandako hainbat gogoeten harira. Taldea etengabean ari da lanean proposamen berriak gauzatzen. Kolektibo horretan daudenek pintura, eskultura, musika, argazkigintza, antzerkia eta literatura arloak ere lantzen dituzte. “Kulturaren arloan egun sumatzen ditugun hutsuneak, gabeziak eta erronkak ase ahal izateko sortu genuen Metrokoadroka: sormen arlo ezberdinetako proiektuen autogestiorako tresna”.

Horrekin batera, maiatzaren 16an, Alanbike konpainiak In Perpetuum Mobile aurkeztuko du, eta Antzerki Laburreko II. Jardunaldiak ere izango dira, maiatzaren 23, 24, 25, 30 eta 31n. Azkenik, maiatzaren 24an eta 25ean, halaber, Mr. Kubik konpainiak Metro Cúbico antzezlana taularatuko du.

Egitarauaren inguruko xehetasun guztiak: pabellon6.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button