ESZENA

Metrokoadroka Sormen Kolektiboaren ekimen zenbait

Metrokoadroka Sormen Kolektiboak hainbat ekimen interesgarri burutuko ditu datozen asteetan. Honatx bertako kideek egin dituzten proposamenak.

Idoia Beratarbideren erakusketa dago ikusgai Donostian. Maiatzetik ikus daiteke Idoia Beratarbide Arrieta kolektibokidearen erakusketa Aieteko ilustratzaileen txokoan. Bertan bere ilustratzaile ibilbidean egin duen lanaren erretrospektiba topa daiteke. Ekainaren 10a izango da ikusteko azken eguna.

Beste aldetik, Miss Karaoke antzezlana ikusteko bi aukera berri izango dira datozen asteetan: ekainaren 1ean, Gernikako Lizeo Antzokian (20:30), eta ekainaren 16an, Sopelako Kurtzio kultur etxean (20:00).

Uztailaren 1a bitarte ikus daiteke Lugoko O Vello Carcere gunean Alvaro Ledesmaren erakusketa bikoitza. Lugoko kartzela zaharreko bi solairutan dago banatua, eta bertan Marionettes erakusketa dago, eta bestetik bere lanaren erretrospektiba bat. Erakusketa ixteko Alvarok piano kontzertua eskainiko du ekainaren 30ean, 20:30ean kartzelako patioan bertan.

Eta adi egon, izan ere, ekinaren 16an Eztena jaialdi berezia egingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button