ESZENA

Metrokoadroka Sormen Kolektiboaren antzerki proposamenak

Metrokoadroka Sormen Kolektiboak hainbat antzerki proposamen dakartza udazkenari begira. Miss Karaoke: udazkeneko bira da lehena. Azaroaren 1ean, Larresoron bueltatu zen Miss Karaoke antzezlana plazara, Hameka euskaraz jaialdian. Ondoren etorriko dira Sopela (azaroak 17), Oiartzun (azaroak 18), Ozaeta-Garaion (azaroak 25), eta Zumaia (abenduak 14).

Beste aldetik, Tartean dauden gorputzak antzerki ikastaroa ere antolatuko du. Javier Barandiaranek eta Oier Guillanek antzerki-performance ikastaroa emango dute, Miss Karaokeren sormen prozesuan inspiratua, azaroaren 5, 6, eta 7an Azpeitiko Euskal Antzerki Jaialdian.

Horrekin batera honako proposamenenekin gozatzeko aukera luzatzen digute: azaroaren 22an, 21:30ean, Agur eta dolore eta Tomiris lanak, Azpeitiko Gaztetxean; eta azaroaren 20tik 24ra, Herrien astea, Oreretako Mikelazulon.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button