MUSIKA

Metal mordoa zabalduko dute Gernikan

Larunbatean, Gernikako Astra gunean, Metal Fabrika jaialdiaren hirugarren saioa egingo da, hiru talderen kontzertuekin eta disko jartzaile metal zale baten partaidetzarekin: Mitosia, OST eta Kraussk bandak eta DJ Xarles. Metal Fabrika, hain justu, Gernikako Buzti Irratiko saio metal zalea da. Ekimenaren antolatzaileek iragarri dutenez, “Betiko legez, barran ateratako dirua, dagoeneko internetez 24 orduz emititzen den Biztu Irratia sustatzeko izango da”.

Jaialdian parte hartuko duten taldeen harira, Mitosia Lekeitioko taldea da, eta thrashcore estiloa jorratzen du. Kraussk, berriz, mutrikuarrak dira. “Krausskek apirilaren 20an azken kontzertua emango dute Mutrikun eta ezin genuen gurean izateko azken aukera pasatzen utzi”.

Azkenik, Bermeoko OST bandak joko du, eskarmentu handiko taldea da. “Talde mitiko eta beteranoak astinduko ditu gure belarriak, beraien metal soinu gordinarekin. Horiek ere ikaragarriak dira, eta duela hogei urte grabatutako Hitzak hotsak diskoko bost kanturen bergrabazioa aurkeztuko dute”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button