MUSIKA

Metal eztanda izango da larunbatean Donostian

Bihar, irailak 8, Boga Boga Metal Fest izeneko jaialdi metal zalea egingo dute Doka Kafe Antzokian, 19:00etatik aurrera. Hala, Over Loud, Sexplosion, Biersbreaker eta Impio taldeak izango dira hard rock, heavy metal eta antzeko doinu pisutsuak zabalduko dutenak.

Taldeei dagokienez, Sexplosion laukote madrildarrak Powerful as its name izenburuko diskoa aurkeztuko dute. Overload, berriz, donostiarrak dira eta madrildarren antzera glam rock eta hard rock doinuak jotzen dituzte.

Biersbreaker banda ere Donostiatik dator. Boskote gipuzkoarraren prosomena muturreko metala da, izan ere, death eta black metalaren esparruetan bustita datoz Shout for war bere disko berriko kantuak. Viking Metal egin ohi dutela esaten duten zenbait ahotsek.

Impio banda izango da hirugarren ordezkari gipuzkoarra. Hernaniarren jarioa ere basatia eta bortitza da, black, death eta thrash dira haien estilo kutunak.

Gogoratu emanaldia, bihar, 19:00etan hasiko dela Donostiako Doka Kafe Antzokian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button