ARTEA

Merkataritza-jarduera sustatu sormena abiapuntu hartuta

Bilboko Udalak, EHUko Arte Ederren Fakultatearen eta Bilbao Arte Fundazioaren laguntzarekin Arteshop Bilbao programaren 8. edizioa abiarazi du. Ekainaren 17ra arte, parte hartuko duten 75 saltokiek artelanak erakutsiko dituzte erakusleihoetan.

Ekimenaren helburua hiriko merkataritza-jarduera dinamizatzea da, ikuspegi artistiko batez horniturik. Hala, “hiriko hainbat auzotan dauden 75 saltokik beren erakusleihoak lagako dituzte EHUko Arte Ederren Fakultateko beste 75 ikaslek sortutako artelanak ikusgai jartzeko”.

Ekimenean parte hartzen duten ikasleak apiriletik ari dira saltokiekin lan egiten, artelana ikusgai jarriko den tokia bere egiten. Bilbao Arte Fundazioko 10 artistaren tutoretzapean garatu dituzte lanak.
Ekainaren 14an, Arteshop Bilbao edizioaren sari-banaketa egingo da Erriberako Merkatuan. Saltokietan ikusgai egongo diren obrarik onenak hautatuko dituzte. Epaimahaiaren lehenengo saria 1.200 eurokoa izango da, bigarrena 900 eurokoa eta hirugarrena 600 eurokoa. Publikoaren Saria ere jarri da, eta 450 euroko saria izango da (Bozkatzeko, saltoki parte-hartzailean ikusgai egongo den doako telefono-zenbaki batera deitu beharko dute herritarrek).

Arteshop Bilbao 2011. urtean sortu zen eta zortzi edizioetan oso ondo finkatu da hiriko merkataritza-sektorean eta sektore artistikoan.

Ekimenaren gaineko informazio guztia, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button