ARTEA

Merkataritza eta artea batzen direnean

Bilboko Udalak, BilbaoArte Fundazioak eta EHUk Arteshop ekimena bultzatuko dute beste behin. Ekimenaren helburua tokiko merkataritza sustatzea eta erosketak egitera bultzatzea da.

Bilboko hainbat dendatan EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleek egindako artelanak eta interbentzio artistikoak ikusgai jarriko dira. Ekimena aurrera eramateko BilbaoArteko hamar sortzailek tutoretza lanak egingo dituzte, ikasleei gomendioak eta laguntza praktikoak emanez.

Hil honen  16ra arte ikusgai izango dira ikasle horiek sorturiko artelanak Bilboko dendetan. Denda horiek Uribarri, Txurdinaga, Santutxu, San Ignazio, Rekalde, Otxarkoaga, Indautxu, Deustu, Basurtu, Bolueta, Abando, Alde Zaharra, Ametzola eta Bilbao Zaharrean daude.

Gainera, epaimahai profesionalak hiru interbentziorik onenak aukeratuko ditu, eta hilaren 13an Erriberako merkatuan sari banaketa egingo da.  Sariak honakoak izango dira: lehenengo saria 1.200 euro; bigarrenak 900 euro;  eta hirugarrenak 600 euro. Publikoaren Saria ere antolatu da (450 euro), jendea dendetara joan dadin eta parte har dezan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button