IKUS-ENTZUN

Mendiko pelikularik onenak egunotan Hernanin eta Donostian

Mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura gaiei buruzko zinemagintzarik onena ikusgai izango da egunotan Gipuzkoan. Mendi Film jaialdiaren Mendi Tour zirkuituak Hernanin eta Donostian izango du aterpe egunotan, bai eta Zaldibar eta Urnietan ere. Hil honetan Zarautz, Arrasate, Azpeitia, eta Orio ere bisitatuko ditu.

Nazioarteko pelikularik onenak eskainiko dira bertan, guztiak iazko Bilbao Mendi Film Festivalen Sail Ofizialean parte hartutakoak, eta tartean sari garrantzitsuak irabazi zituztenak: The Dawn Wall, Viacruxis, Age of Ondra… “Inspirazioz betetako istorioak, irudi eta akzio ikusgarriak, argazkilaritza bikaina, eta gidoi landuak. Mendifilm nazioartean izen handiko jaialdia da eta zuzendari nahiz ekoiztetxe puntakoenak bertan biltzen dira urtero, abenduan egiten den 10 eguneko bilkuran, beren lanik berrienak aurkeztuz”.

The Dawn Wall izango da bietan filma izarra. Tommy Caldwell munduko big wall edo horma handietako eskalatzailerik onena da protagonista, Hollywoodeko gidoi onenen parekoa da haren bizitza eta ibilbidea, eta hori erakusten du filma inspiragarri honek. Berezia ere izango da, The Search for the Wooo filmaren Orona Fundazioko emanaldia. Filma horren protagonista David Lama alpinista da: duela bi aste Kanadan elur jausi batean hil ziren bera eta Hansjörg Auer eta Jess Roskelley. Liv Along The Way, Up To Speed, Age Of Ondra, eta Viacruxis pantailaratuko diren beste filmak dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button