IKUS-ENTZUN

Mendia hiru dimentsiotan

Mendi zinemagintzako lehen filmak hiru dimentsiotan izango dira gaur ikusgai Bilboko Kutxabank Mendi Film Festivalen.

Joan de astetik mendiarekin loturiko guztiak isla du Bilboko Kutxabank Mendi Film Festivalen. Eguneroko saio ederrak eta motibagarriak daude, zaleen gozagarri.

Gaurko saioan berezitasunak egongo dira.  Alpeetan Huber anaiek Karmako bidea igotzen grabatutako 43 minutuko dokumentala batetik, eta bestetik Iker Pouren inguruko 7 minutuko film laburra, ikusgarria suerta daitekeena pantaila erraldoian. Pou anaiak eta Ikerri buruzko filma zuzendu duen Jordi Canyigueral izango dira gonbidatu bereziak Alhondigan egingo den emanaldian.

Lehiaketara aurkeztuko diren lau film biltzeaz gain, Silvia Vidal eskalatzaileak paretan eskegita eman zituen 32 egunen gaineko Espiamodis ikus-entzunezkoa ere iragarrita dago biharko.

Azkenik, Kirmen Uribek idatzitako gidoian oinarrituta euskal baserriaren bilakaerari buruzko Berriro igo nauzu ikus-entzunezkoa ikusi ahalko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button