BERTSOTAN

NBTko azken finalaurrekoak, Etxarri Aranatzen eta Lesakan

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren azken bi finalaurrekoak jokatuko dira datorren asteburuan, eta otsailaren 9an Tuteran abiatu zen lehiaketa laster iritsiko da bere azken helmugara, martxoaren 23ko Iruñeko finalera.

Baina diogun bezala, datorren asteburuan, Etxarri Aranatzen eta Lesakan jokatuko dira bigarren eta hirugarren finalaurrekoak. Larunbatean, martxoak 9an, Etxarri Aranatzen, Julio Soto, Xabier Terreros, Julen Zelaieta, Diego Riaño, Iker Gorosterrazu eta Iban Garro bilduko dira. Alaitz Rekondo ariko da gai-jartzaile lanetan, eta 17:30ean hasiko da saioa.

Igandean, martxoak 10, Lesakan jokatuko da hirugarren eta azken finalaurrekoa. Sei bertsolari izango dira taula gainean: Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo, Xabat Illarregi, Alazne Untxalo, Saioa Alkaiza eta Eneko Fernandez. Gai-jartzaile zereginetan Fernando Anbustegi ariko da. 17:30ean hasiko da saioa. Igandeko saioa bukatzearekin batera zehaztuko da Anaitasunako finalean arituko diren zortzi bertsolarien zerrenda

18 bertsolari ari dira finalaurrekoetan, eta 8rentzako tokia izango da finalean. Martxoaren 23an jokatuko da finala, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button