IKUS-ENTZUN

“Mendi Tour” zirkuitua Bizkaian ikusgai

Mendi Tour zirkuituko lehen geldialdiak Leioan, Igorren eta Sondikan izango dira egunotan. Horren ostean Gasteiz eta Eskoriatza bistatuko ditu ekimenak.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko pelikula onenak, artean oso toki gutxitan proiektatu direnak, 15 agertokitan programatuta daude otsailean eta martxoan, “mendiko pelikula onenak, areto onenetan ikus daitezen”.

Hala, otsailaren 12an eta 13an, Leioa Mendi Taldearen mendi asteko ekitaldien barruan, bi saio eskainiko dira Kultur Leioa Auditoriumean. Ganzabal Mendi Taldearen eskutik Igorrera joango da gero, hilaren 14 eta 21ean. Eta Sondikan, Manaslu filma proiektatuko da hilaren 16an.
Horren ostean Arabara egingo du salto, eta han, Gasteizko Mendi Tour Vital Fundazioak 8. edizioa beteko du, otsailaren 17-19-20-21ean. Eta hil honen hondarretan, Eskoriatzak beste saio batzuk hartuko ditu.

Filmen artean, Cholitas (Epaimahaiaren Saria MF 2019) nabarmenduko dugu. Boliviako bost emakume indigenek (Lydia, Cecilia, Liita, Elena eta Dora) espedizio berezi bat egingo dute. “Ameriketako mendirik garaiena igo nahi dute, askatasun eta ahalduntze erakusle gisa. Haien itxura deigarria da oso: gona tradizionalak jantzita eskalatzen dute. Ez dira eskalatzaile hutsak, mendian libre, zoriontsu eta bizirik sentitzen diren emakume adoretsuak baizik. Abentura honek, emakume izaera inspiratzailea erakutsiko dio munduari eta, bidenabar, tradizioa zaintzeko eta ama naturarekin harremanetan jartzeko bide bat”.

Saio guztien gaineko informazio eguneratua: BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu