IKUS-ENTZUN

“Mendi Tour Tolosa” film laburren lehiaketa

Mendi Tour Tolosa jaialdiaren 9. edizioa izango da martxoaren 11tik 13ra, eta orain bertako Udalak Mendi Tour Tolosa lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu du: otsailaren 15a bitarte aurkeztu daitezke lanak. Bi sari daude jokoan, irabazle nagusia, 600 euroko sariarekin, eta Tolosaldeko lanik onena, 400 euroko sariarekin. Film laburrek mendiarekin edota abenturekin zerikusia duten esperientziei buruzkoak izan behar dute.

Ohi den bezala, nahi duen orok har dezake parte eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake. Lanek ezin dute 5 minututik gorako iraupena izan, edozein hizkuntzatan aurkez daitezke, formatu digitalean, eta originalak behar dute izan. Epaimahaia mendia eta ikus-entzunezkoen esparruko adituek osatuko dute.

Lanak Tolosako Udaleko Udate Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkez daitezke (Plaza Zaharra 6). Baita we transfer bidez kultura@tolosa.eus  helbidera idatzita ere.

Informazio gehiago eskuratzeko www.tolosa.eus  webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button