IKUS-ENTZUN

“Mendi Short” film laburren lehiaketako epea zabaldu du Mendi Film Festibalek

Mendia eta ikus-entzunezko mundua gustuko baduzue, aukera paregabea duzue orain BBK Bilbao Mendi Film Festibalak Mendi Short film labur amateurren lehiaketarekin zuen mendiko esperientziak ikus-entzunezko batean jaso eta lehiaketara bidaltzeko. Lanak aurkezteko epea  azaroaren 15ean bukatuko da.

Lanak mendiari lotutako edozein kirol jardueraren ingurukoak izan daitezke (alpinismoa, eskalada, mendiko kirolak, abentura, eskia, muturreko kirolak,… ). Gainera, lanak aurten sortuak izan behar dute eta bost minutuko iraupena izango dute gehienez.

Seigarren edizio honetako lanik onena, betiko lez, BBK Bilbao Mendi Film Festibalaren aurtengo edizioko bigarren asteburuan proiektatuko da, Iñigo Aristegui artistak sortutako Eguzkilore Mendi Short 2019 garaikurra jasotzeaz gain.

Araudi orokorra jakin nahi baduzue, hona hemen bete beharreko baldintza guztiak

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button