IKUS-ENTZUN

Mendi filmik onenak, Donostiako “Mendi Tour” ekimenean

Joan den urteko Bilbao Mendi Film Festival jaialdiko onena ikusteko parada izango duzue gaur berton, Donostiako Antzoki Zaharran, 19:30etik aurrera.

Hasteko Beyond Good and Evil (Bertrand Delapierre, 2013) filma. Izenak Chamonix araneko izotz eta teknika mistoan zabaldu den biderik polit eta konplexuenetariko bati buruz hitz egiten du. Edozein alpinistak egin nahi duen eskalada magikoa. Lanak hasierako istorioa kontatuko digu eta  puntako alpinistek, Andy Parkinek eta Mark Twightek, Damilanok, Marsignyk eta Lafaillek euren iritziak kontatuko dituzte.

Honen ostean, hainbat jaialditan saritua izan den Valley Uprising (Nick Rosen eta Peter Mortimer, 2014) lana. Filmak, kasu honetan, Yosemite Valleyko hasierako urteetara garamatza. Baina ez hori bakarrik, puntako eskalada hantxe hasi zen, bertan egin baitziren igoerarik enblematikoetako batzuk harrian. Garai hartako ideiarioak, borrokak, pentsamenduak, modak eta ametsak granito zutean zabaldu ziren, eta gero mundura hedatu. Hauxe da gazte haien istorio liluragarria: grabitate-legeen eta lurreko legeen kontrako mende erdi bateko borroka.

Maiatzaren 14an, beste zita bat egongo da Donostian mendi filmekin. Ostean, Azpeitira helduko da Bilbao Mendi Film Festival jaialdiko onena. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button