MUSIKA

Petti eta Belarmiñak, Bonberenean

Pettik iaz aurkeztu zuen bere azken diskoa, Hotzikarak. Etxeko Uzta bere ohiko taldearekin grabatu zuen, hau da, Joseba Irazoki eta Iñigo eta Igor Telletxea anaiekin. Lan horretako kantuak joko dituzte Petti & Etxeko Uzta taldeak Bonberenean, azaroaren 10ean, 22:30ean. Aurretik, Belarmiñak taldeak joko du.

Elkar diskoetxearen arabera, “Pettiren diskoa, modernoa eta kalitate handikoa izango da. (…) Barrutik ateratzen diren kantu leunek, zeintzuk bizitza zailen memoriak daramatzaten, sentimendu zatikatuak, pasioak eta ametsak agertzen dituzte. Blues-rock-folk energikoa eta goxoa”. Diskoa kaleratu zutenean, hauxe ere esan zuen Andoni Tolosak, Berria egunkarian:  “Lasaitik ekaitzera, melodiatik zaratara, xuxurlatik garrasira, poliki-poliki, baina etengabe aurrera egiten duen tren baten moduko taldea osatzen du laukoteak. Kantuari bultzaka bidea egin dezan, eta, bien bitartean, haz dadin entzulearen erraietan”.

Geroztik, zuzeneko elektrikoak ematen dabiltza, sendo eta indartsu. Eta oraingoan, Tolosara doaz, Bonbereneara, giroa berotzeko asmo betearekin.
Hitzordu paregabea, beraz, musika maite duten guztientzat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button