IKUS-ENTZUN

Mendi Film Festival Zinemaldiaren VI. edizioa

Mendi Film Festival Zinemaldiaren VI. Ediziorako lehia amaitu berri da, eta abenduaren 13tik 22ra egingo den jaialdian, 27 herrialdetatik iritsitako 111 lanetatik 40 film hautatu dira publikoaren aurrean pantailaratzeko.

Gaur egun, Mendi Film Festival nazioarteko erreferentzia da mendiko eta abenturako zinemagintzan.  Bertan genero horretako nazioarteko film onenak izango dira ikusgai beste behin, eta formatu ikusgarrienetan, gainera; ikus-entzunezko batzuk, esaterako, 3D formatuan proiektatuko dira.

Jaialdia ez da filmen proiekzio horretan mugatuko. Betiko legez, hitzaldiak, erakusketak, mahai-inguruak, nazioarteko entzute handiko egile eta mendizaleekin hitz egiteko aukera, kaleko jarduerak, eta abar izango dira programazioa osatuko duten ekimenak.

Azkeneko edizioan, 6.500 ikus-entzuletik gora bildu ziren Bilboko emanaldietan. Hamabi herrialdetako 60 film proiektatu ziren. Eta beste 7.500 lagun bertaratu ziren zinemaldiak antolatutako gainerako jarduera paraleloetara.

Zinemaldiaren web-orrialdean www.mendifilmfestival.com ikusgai dago jada Bilbon abenduaren 13tik 22ra ikusi ahal izango diren lanen aurrerapen bat.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button