Sin categoría

Mendi eta abenturarik kitzikagarriena, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdian

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendi eta abentura zinemaldiak 12. edizioko egitarau osoa aurkeztu du gaur goizean, bai eta aurtengo edizioa zabalduko duen bideo ikusgarria ere. Abenduaren 6tik 15era, 10 egunez, 60 pelikula aurkeztuko dira Bilboko hainbat tokitako pantailatan, eta guztietan mendi eta abentura itzelak gauzatuko dira ikusleen begien aurrean.

Aurtengo jaialdiaren zenbakiak oso esanguratsuak izango dira: guztira 172 pelikula aurkeztu dira, 29 herrialdetatik; Sail Ofizialean, horietatik, 56 sartu dira, 13 herrialdetatik; Zabalandi sailean beste 3 pelikula pantailaratuko dira; eta azkenik, 60 pelikula Mendi Short egile amateurrentzako film labur lehiaketan.

Jaialdiak inaugurazio ikusgarria izango du Euskalduna Jauregian, abenduaren 6an, Hasiera Ekitaldiko emanaldian ikusiko den Ostatnia Góra (The Last Mountain) filmarekin. Bertan, Krzysztof Wielicki alpinista ospetsuak gidaturiko Poloniarren K2ko neguko espedizioaren nondik norakoak kontatuko zaizkigu. “Bi hilabetez, denetariko gertaerek asaldatu zuten haien egunerokoa: harri eta elur jausi arriskuak Euskaldunen Bidean, ebakuazioak, Nanga Parbatean Adam Bielecki eta Denis Urubko espedizio-kideek Élisabeth Revol alpinistaren erreskatean izan zuten parte hartzea, talde barruko tentsioak, komunikabideen presioa, eguraldi baldintza ankerrak… Itxi gabe utzitako neguko K2aren kapitulu gordina”.

Horretaz gain aurkeztuko diren film askoren gaiak klima aldaketa edota naturarekiko konpromisoa izango dira. Hori ere nabarmendu nahi izan dute antolatzaileek Top of Africa Mendi Filmen 12. edizioko kartelaren  irudiarekin. Top of Africa Kilimanjaro (Tanzania) mendian hartutako argazki ikusgarria da. Will Gadd izotz eskalatzaile kanadar ezaguna ageri da Afrikako gailurreko glaziar arrastoetan azkenetakoa den izotz horman jardunean. Bere ederrean, klima aldaketari buruzko hausnarketa gordin eta beharrezko bat.

Nabarmendu beharreko beste kontu bat da euskarazko filmen presentzia; 9 euskal lan aurkeztuko dira Sail Ofizialean. Eta horretaz gain, makina bat jarduera paralelo, hizketaldiak, mahai-inguruak, erakusketak, sari berezien banaketak, eta abar.

Egitarau potentea zertan den ikusteko: Mendi Film.

Geuk zerbait gehiago jakiteko, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiako prentsa arduradun eta antolatzailea den Aitor Elduaienekin izan gara une betez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu