BESTELAKOAK

Mendeurreneko erromeria

Euskaltzaindiak bere mendeurrenaren ospakizunak datorren hilean itxiko ditu. Izan ere, urriaren 5ean, Gipuzkoako Foru Aldundiko jauregian egingo den ekitaldi instituzionalarekin urte beteko jarduna amaitutzat emango da. Baian data hori heldu baino mendeurreneko erromeria herrikoia antolatu du AIKO Taldearekin elkarlanean, Bilboko Plaza Barrian, irailaren 21ean.

“Erromeria herrikoia 13:00etan abiatuko da Bilboko Plaza Barrian bertan eginen den soka-dantzarekin. Zazpi Kaleetatik kantuan eta dantzan ibili ostean, 17:30an hasiko da erromeria, iluntzera arte luzatuko dena”.

Bertan ere, parte hartuko dute Berrizko San Lorentzo dantza-taldeak, Bilbo Kantarik, Jarauta 69 txarangak, AIKO Taldeak, Bizkaiko Gaiteroek, eta Roberto Etxebarria eta Idoia Markaida trikitilariak.
AIKO Taldeak dantzarekin bizitzeko filosofia bat proposatzen du; musika eta dantza ulertzeko modu bat. Bere estilo eta egiteko duen moduarekin, AIKOk dantzan egiten ikasteko beharrezkoak diren tresnak eskaintzen ditu, edonorentzat, beldur eta lotsa guztien gainetik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button