BESTELAKOAK

Mendebalde Kultura Elkartearentzat Urrezko Luma

Aurtengo Bilboko Liburu Azokaren sari nagusia, Urrezko Luma, Mendebalde Kultura Elkarteak jaso du gaur, 11:30etan, Areatza pasealekuan egin den ekitaldian, mendebaldeko hizkeraren eta euskararen alde egindako lanagatik. Alfonso Irigoienen zuzendaritzapean sortu zen 1996ko udagoienean, lau urteko lanaren ostean.

Oinarrian, mendebaldeko hizkera aztertu, egokitu eta prestigiatuz, euskara bera indartzea da elkarte honek duen helburua.

Juan Luis Goikoetxea elkarteko kideak eskertu du saria eta hitz batzuetan azaldu du zer-nolako lana egiten den elkartean: “Taldearen helburuak bi dira; alde batetik, Euskal Herriko mendebaldeko euskarak (bizkaiera), euskara batuerari eskaini ahal dion ondarea ikertzea eta indartzea eta bestetik, mendebaldeko euskararen corpusa eta estatusa jagotea, jorratzea eta bultzatzea.(…) Mendebaldeko Kultura Elkartea azken hamarkada biotan eztabaidarako foro izan da, auzolanerako gune eta euskaldunon topaleku.”

Elkarteko emaitzak askotarikoak izan dira urteetan, eta hala 16 jardunaldi burutu dituzte hainbat gai jorratzeko, herrietako kultura eta euskara jaso dira, Zarate eta Zamarriparen liburuak argitaratu dira, ikerketa entziklopedikoak abiatu dira, eta abar.

Gaur goizean, Kaxildo Alkorta Elkarteko zuzendariak saria hartu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button