MUSIKA

Mende honetako musikaren aniztasuna, Bernaola jaialdian

Gasteizen sorturiko Bernaola jaialdiak XXI. mendeko musikaren aniztasuna zabaltzeko helburua du. Gaur hasita eta azaro osoan, bazter guztietako musikagile zein interpretatzaile bilduko ditu bere jardueretan.

Kontzertuen programak hiru esparru bereizten ditu: Espacio Sinkro, musikaren teknologia berriei zuzendua. Bertan Basuromio (soinu-instalazioa eta musika-antzerkia), Josep lluis Galiana & Carlos D, Perales (bikote elektroakustikoa), Michelle Man & James Hewison (dantza eta elektroakustika), Akusma (audioa 3D-an), eta abar izango dira; Musikari Gazteak, izenak dioen bezala taldeek eta bakarlariek lanaren erakustaldiak egingo dituzte; eta Concert Series, nazioarteko ospeko bakarlari eta taldeen gunea: Peter Veale, Séverine Ballon, Luis Tabuenca eta Alfonso Gómez, edo Ensemble This That, Tamgram Project, Sigma Project, Ensemble TaG eta Ensemble Sinkro bezalako taldeak.

Musika-sorkuntzarekin inplikaturiko jaialdi horretan 20 lan baino gehiagoren estreinaldiak jasoko dira, adibidez hurrengo musikagileenak: Abel Paúl, Zuriñe Gerenabarrena, Sergio Gutiérrez, Michael Maierhof, Anahita Abbasi, Camilo Méndez, Ignacio Monterrubio, Guillermo Lauzurika, Léo Collin, eta abar.

Noiz, non eta zer jakin nahi baduzue, jaialdiaren webgunean sartu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button