Nontzeberri

Menchu Lamasen margolanen erakusketa inauguratuko da gaur

Menchu Lamas artistaren Kolore nomadak margolanen erakusketak ateak zabalduko ditu gaur Gasteizeko Artiumen.

Erakusketaren inaugurazio ekitaldia 18:30ean egingo da, eta museoaren adiskideentzako bisita gidatu batekin hasiko da. Beharrezkoa izango da aurrez erreserba egitea. Ondoren, artistaren eta Luis Francisco Perez komisarioaren arteko solasaldia da, 19:30ean, eta 20:00etan, publikoari zabalduko zaio erakusketa, gaurko ekitaldiari amaiera emanez. Artiumeko Iparra aretoan bisitatu ahalko da Kolore nomadak , urtarrilaren 20ra bitarte.

Menchu Lamas, 1.980 urteaz geroztik, espainiar estatuko artista nabarmenenetako bat da. Galiziako Atlántica mugimendu artistikoaren kide eta sortzaileetako bat izan zen, Atlantismo izeneko mugimendu estetikoa pizgarri izan zuena eta belaunaldi berriaren eta berrikuntza estetikoaren sorrera bultzatu zituena.

Kolorea bere izaera garbienean azaleratzen den Kolore nomadak erakusketan, mugimendu horren egungo etapako artelan garrantzitsuenak jasotzen dira, “ikusizko unibertso sinboliko bizia, baliabide abstraktuak eta figuratiboak oso modu pertsonalean elkartzen dituena. Keinuzko bulkada geometriko batek sentipenak eta emozioak adierazten ditu”.

http://www.artium.org/eu/ikusmiran/jarduerak/item/60810-inauguracion-menchu-lamas-colores-nomadas

Exit mobile version