ARTEA

Memoriaren marretan barrena

Galtzagorri elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Zuzendaritzaren babesarekin antolatzen duen MarraziOak ilustrazio tailerraren X. ekitaldia egingo da aurten. Memoriaren marretan barrena, norbere espaziotik, norbere gorputzetik izenburupean abiatuko da aurten, irailaren 13tik 18ra bitartean, Donostiako Komikigunean.

“Tailerrean memoria kolektiboa baino, bakoitzaren oroitzapen besterenezinei jarriko diete arreta, eta arreta hori modu sortzailean erabiltzeko aukera landuko dute” adierazi dute antolatzaileek.

Bertako arduradunak Ignasi Blanch ilustratzailea eta Harkaitz Cano idazlea izango dira. “Proposamena norbere espazio gertukoenetik, hau da, gorputzetik, autobiografiatik eta keinuetatik abiatuta sortzen diren irudien sekuentziazioan arreta jartzea da. Memoria, horrenbestez, hausnarketarako gai izango dute, eta sekuentziazioa lanerako teknika”

MarraziOak X. ilustrazio tailerrean formazioa doan eskainiko zaie irakasleek aukeratzen dituzten 12 lagunei. 5 egunez, 5 eta 8 ordutako saioak eskainiko dira. Guztira, 37 orduko tailer praktikoa egingo dute.

Jakin beharreko guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button