MUSIKA

MEM Nazioarteko Arte Esperimentalen Jaialdia azaroaren 1etik abenduaren 10era bitartean egingo da

Musika Ex Machina Arte Esperimentalen Jaialdian artista andanak parte hartu du. Hala, nazioarteko ordezkaritza nabarmentzeko izango da, tartean, Lydia Lunch diziplina anitzeko artista estatubatuarra, eta FM Einheit alemaniarra, Einstürzende Neubaten bandako taldekide ohia, eta Massimo Pupillo, Zu taldeko musikari italiarra. Lunch BBK aretoan izango da azaroaren 19an eta Einheit eta Pupillo ere lokal berean izango dira baina biharamunean.

Euskal Herriko artistek ere bere tokia izango dute. Hala, Eten eta Paniks taldeek, esaterako, kontzertuak eskainiko dituzte. Italian bizi den Alex Mendizabal artista donostiarrak, halaber, opereta bat abiatuko du Bilboko Maitzak 2 kalean. Appia Antica opereta aurkeztuko du. Opereta generoa ikuskizun musikala da, non ahozko pasarteak abestutako zatiekin tartekatzen diren argumentu sinesgaitz eta zentzugabea kontatzeko. Emanaldi hau azaroaren 6an egingo dute 12:30etik 15:00etara bitartean.
Tarte horretan, lehen aipaturiko Paniks garaje-rock bandak handikerian, negozioan eta hilketan oinarrituriko performancea egingo du.
Eten free-rock bikote bizkaitarraren kontzertua berriz, ez da Bilbon egingo Gasteizen baizik. Azaroaren 14an, Ibu Hots tabernan izango dira Cave Amerikako Estatu Batuetako talde psikodelikoarekin batera.

MEM jaialdiak baina ez du musika soilik jorratzen, bere egitarauan arte esparru anitz aurki daiteke. Esaterako, azaroaren 15etik 19ra bitartean Mungi A irakasle titularra UPV/EHUn Arte eta Teknologia sailean Robot Tailerra zuzenduko du. Arte Robotikoari buruz hitz egiteko ezagutu behar diren oinarriak jorratuko ditu. Era berean, azaroaren 18an, Liv Stand suediarrak Sliding Structure multimedia instalazio mekanikoa paratuko du San Frantzisko Zentro Zibikoan.

Arte esperimentalaren adierazpide guztiak jorratuko dituen hamar eguneko egitarau oparoaren xehetasun guztiak MEM-en webgunean jasotzen dira.

MEM-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button