IKUS-ENTZUN

Melvilleren omenez, bi film eta solasaldia bihar BilboArten

 Jean-Pierre Melville (Paris,1917-1973) zinegile frantziarra eta zine beltza omenduz BilboArten ondu den zine zikloak aurrera darrai. Bere 101.urteurrena gogora ekarriaz, bihar urriak 5, otirala, Sous le nom de Melville eta 24h de la vie d’un clown filmak proiektatuko dira 17:30ean. Eta ondoren, 19:00etan, zinemagilearen inguruan ‘Melville, Melville…’ izenburupean,  hitzaldi-solasaldia egongo da. Bertan parte haertuko du Norberto Albóniga Buruaga Bilboko FASeko kide eta zinema kritikariaren eskutik.

Irailaren 27tik BilboArten abian dagoen zikloan,  lau filma, dokumental bat eta filma labur bat ere programatu dira, guztiak  jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin.  Nouvelle vague korrontearen aitzindari, frantziar  zinema beltzaren erreferentetzat jotzen da zinemilea. Zikloa BilboArte Fundazioa, Melville Fundazioa, Institut Français eta A Contracorriente Films-ekin lankidetzan ondu da.

Antolatzaileen esanetan  “Godard goiztiarrean eta Truffaut ilunenean gazte sutuentzako erreferentzia gisa azaltzen den zinemagilea da”, eta ziklo honetan  “zinema-ondare zeharo interesgarriaekin, eta geroago etortzeko zegoen zinemari itxura ematen lagundu zuten pelikula batzuk erakutsi nahi ditugu”.

 Informazio osoa hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button