MUSIKA

Mehldau, Corea, Hancock, Morente eta Niño Josele, Gasteizko Jazz Jaialdian

Atzo hasi zen Gasteizko Jazz Jaialdiaren 39. edizioa, eta behin ere, programa zabala ondu dute antolatzaileek. Egitarau horretako izen garrantzitsuenak, hain zuzen, asteburuan bilduko dira Mendizorrotza kiroldegian.

Hala, bihar, osteguna, hilak 16,  Brad Mehldau Trio arituko da, 21:00etatik aurrera. Mehldauk jazz estandarrak eta pop estiloko doinuak moldatuko ditu, tartean, Cole Porter eta Radiohead. Emanaldia berean, Chris Potter, Dave Holland, Lionel Loueke & Eric Harland musikari bikainez osatutako laukotea ere izango da.

Ostiralean, Anat Cohen klarinete eta saxofoi jotzaileak joko du laukote formatuan. Egun horretako bigarren saioa, halaber, Estrella Morente abeslariaren eta Niño Josele gitarra jotzailearen eskutik etorriko da; bikoteak Brasileko musikaren inguruko emanaldia egingo du.

Larunbatean, Chick Corea eta Herbie Hancock jazz musikari ezagunak elkarrekin arituko dira. 1978an bira bat egin zuten elkarrekin, eta zuzeneko esperientzia hartatik Corea Hancock diskoa sortu zen. Bada, orain, garai hartako espiritua berreskuratuko dute, eta kontzertu intimoa eskaini.

Amaitzeko, gaur ere izango da zer ikusi eta entzun Mendizorrotza kiroldegian: José James eta Hiromi the Trio Project.

Informazio gehiago: jazzvitoria.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button